XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Triki-traka eta Po-po

Bere bidetik doa triki-traka txokolatera deritxon trentxoa, harrokeria handiz joan ere.

Gure trentxoak ez dio batere enbidiarik kotxeari, oso arriskutsua dela uste baitu.

Gure trentxoaren ustez bai batak bai besteak bizimoduaren filosofi ezberdina daukate, beraz, jendeak hain beharrezko duen alaitasuna haserrean bihurtzen da, bidean kotxe asko batzen direnean.

Trenbidean ezin daitekenez karabanarik eratu, edozein, umoretsu jartzen da trenez dabilenean.

Bidearen zati batetan, arboladirik ez belardirik ez dagoen zatian kotxe bat eta gure txokolatera batu dira.

Bakoitzak bere bideari jarraitzen dio elkarren ondoan joan arren.

Trentxoak borondate onez, noizbehinka begiratzen dio nolabaiteko laguntza eskeini nahirik.

Kotxeak, ordea, ez ditu trentxoaren begirakuneak onartzen eta etsaitasuna nagusi balitz bezala zera esaten dio: - Zergatik begiratzen didazu horrelako harrokeria handiaz?

Zure bakardadea hain handia bada nik ez daukat zerikusirik, ni ez bait naiz horren erruduna.

Eta gainera erahiltzaile amorratua bazara hori ez da nire kontua, zurea baino.

- Baina, zer diozu? Zaude lasai, kotxetxoori.

Bidean nahiz eta kotxetza handia ibili badakit ez daukazula adiskidegorik.

Horregatik eskeini nahi nizuke nirekin harremanak izatea, horrela gure artean eztitasunean bizi gaitezen.

- Ez dut erahiltzaileekin harremanik izatea.

Badakit, jakin ere, gaur goizean trenbidetik pasa den artalde batetako bost bat ardi hil dituzula.

Eta, atzo?

Zenbat ahuntz garbitu zenuen atzo ahuntzalde hura pasa zenean?

Eskerrak zumatzeta hartatik arrano beltza irten zela eta semaforo gorriaren abisu eman zizula.

Trentxoa triste jarri da, dena gezurra dela jakin arren.

Dena den ez du esperantzarik galdu eta hurrengo batetan argituko duelakoan dago.

Jadanik ez dute elkar ikusten eta trentxoak ez dakiena beste gauza bat da: kotxetxoa basatza batetan sartu dela.

Kotxetxoak erremintateriarik ez dauka eta gomuntatu da trentxoarekin, baina orain ez dago zereginik.